Asteazkenean, 19:00etan jarri dute hitzordua, Elkarbiziko kideek Urnietako Lekaion eta jorratuko duten gaia, honakoa: Euskal gizartea indarkeriaren aurrean, ikerketa psikosoziologikoa. Horri buruz hitz egiteko, bertan egongo dira Magdalena Bobowik eta Maitane Arnoso, EHUko Gizarte Psikologia Saileko ikerlariak. Bihar arte hain justu, izango da apuntatzeko aukera; beti bezala emailez, ganboiturri@gmail.com helbide elekronikora idatzita.