Taberna kudeatzeko, lehiaketa bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 17a, 02:00

Lehiaketa publikoa jarri zuten martxan Hernaniko Udaleko Zerbitzu Sozialek, Goiz Eguzkiko taberna, jatetxea eta atezaintza zerbitzuak kudeatzeako. Eta hasierako epea luzatuta, bihar arte dago aukera, proposamenak aurkezteko. Zerbitzu Sozialen erregistroan egin behar da, 09:00etatik 14:00etara. Irailaren 20an, asteazkenean, bilduko da Kontratazio Mahaia, 08:00etan Zerbitzu Sozialen egoi­tzan, proposamenak irekitzeko ekitaldi publikoa egiteko. Lehiaketaren baldintzak ikusteko: www.hernani.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!