Hernaniko Ohorezko Erregional mailako taldeak denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen. Zubipen jokatzen zuen lehen partidua zen eta 2-0 irabazio zion Hondarribiari. Hernaniarrak berehala aurreratu ziren markagailuan eta hondarribiarrak baino gehiago izan ziren ia norgehiagoka guztian zehar.
Lehen gola Manex Iradik sartu zuen hamabosgarren minutuaren bueltan. Gola eta gero markagailua haunditzeko aukerak izan zituzten etxekoek. Bigarren zatian, bigarren gola sartu zuen Pello Alberdik partidua erabakiz.
Neskek eta jubenilek, galdu Leioan eta Realaren aurka
Ez zuten zorte berdina izan neskek eta jubenilek. Neskek 2-0 galdu zuten Sarrienan Leioako Emakumeen aurka. Azken 15 minututan jaso zituzten bi golak.
Jubenilek ere ez zuten garaipena lortu Realaren aurka. 1-5 galdu zuten eta Hernaniren gola Iker Hernandezek lortu zuten.