Garaipenak ihes egin dio Hernaniri oso partidu lehiatuan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 17a, 02:00

Hernanik partidu haundia jokatu zuen Landaren Ligako estreinaldian, baina ezin izan zuen garaipenik lortu. Partidu gogor eta lehiatu baten ondoren 22-28 galdu zuen Complu­tense Cisnerosen aurka. Madrildarren garaipena lehen zatiaren azken hamar minutuetan gauzatu zen batez ere. Ordurarte alde txikiak zeuden bien artean, baina 7-3 irabaztetik 7-20 galtzera pasa ziren lehen 40 minutuen amaieran. 

30garren minutuan Hernanik 7-3 irabazten zuen, baina lehen zatiaren amaierara 7-20 galtzen iritsi ziren.

Hala ere, Hernanik ez zuen etsi eta berriz ere norgehiagokan sartzea lortu zuen eta puntu bakarrera jarri zen, oraindik 23 minutu faltan (22-23). 
Hiru entsegu eginak zituen eta puntu bonusa ere gertu zuen. 15 minutu faltan kanpokoak beraien hirugarren en­tsegua lortu zuten eta 22-28 aurreratu ziren. Hernani saiatu zen azken minutuetan eta gertu ere izan zuen beste en­tsegu bat, baina ez zen markagailua mugitu.

Epailearen lana zalantzan
Epaileak lan asko eduki zuen eta hartutako erabaki asko zalantzagarriak izan ziren. Hernanik itsura ederra eman zuen. Eskura oso ongi jokatu zuen eta lehen zatian uztar­tzetan sufritu arren, bigarren zatian akatsak zuzendu eta partidua irabazteko aukera haundiak izan zituen. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!