Sagarra eta sagardoa gaur protagonista trikitixa eta Sagarturen erritmora

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 17a, 02:00

euskal Jaiak bigarren eguna zuen atzo Hernanin, garai bateko bizi­mo­dua ekarri, ezagutarazi eta goraipatzen duen festa, hain zuzen. Hel­buru horrekin ha­mai­ka ekin­tza egin zituzten, eta gaur sa­ga­rraren eta sagar­doaren egu­na izango da, batez ere, Pla­zan eta Tilosetan, Plaza Berriko artisau azoka ahaztu gabe.

Txistularien diana, hasteko
Goizeko 09:00etan hasiko da gaurko eguna herriko goiztia­rrentzat. Orduan egingo du irteera txistularien bandak, Kaxkoan zehar diana joaz.
Lehen aldiz Pablo Lasa Artisau Azoka abendutik Euskal Jaira pasa dute. Ondoren, Plaza izango da festako erdigunea, bertan egin­go baitute, 11:00etatik aurrera, sagardo dasta­tzea herriko hainbat sagardo­tegien laguntzarekin.


Pelota partiduak, trikitixa txapelketa eta Sagartu ikuskizuna, bukatzeko
Euskal identitatearekin oso lotuta dauden bi ekintza izan­go dira protagonistak, goiza bu­katzeko.
12:00etatik aurrera, pelota partiduak izango dira Tilo­setan, bai eskuz baita palaz ere. Eta azkenik, 12:00etan ha­sita, XXgarren Trikitixa Txa­pelketa jokatuko da Plazan.    
Txapelketako parte-har­tzaile bakoitzak hiru pieza joko ditu. Dena den, parte-hartzaile guztiek etxeratuko dute saria.
Eta lehen aldiz Euskal Jaia arra­tsaldean amaituko da. 19:30­etan hasiko baita Sagar­tu an­tzeslana Oinkari dantza tal­dea eta Hika Teatroarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!