HERNANIKO Gaztelekuak ikasturte berriari ekingo dio datorren asteartean, irailaren 19an. Gaztelekua 12-17 urte bitarteko gazteentzako udal zerbitzu bat da, «nerabeak aisialdian elkartzeko gune bat, parte-hartzailea eta sormena lantzeko aukera ematen duena. Hezitzaileek lagunduta, gazteei aisialdiaz gozatzeko aukera eskaintzen die eta, gainera, doakoa da», gogorarazi dute. Laster, adin tarte horretako hernaniar guztiek jasoko dute etxean zerbitzu horren inguruko informazioa. Kontaktuan jartzeko, Aristizabal 5eko lokalera jo daiteke, honako ordutegian: asteartetik ostegunera, 17:00etatik 20:00etara; eta ostiraletik igandera, 16:30etatik 20:30etara da. Bestela, idatzi edo deitu: gaztelekua@hernani.eus, 943 333 212 eta www.hernanikogaztetxokoa.blogspot.com.es. yy
EGITARAUA
Irailak 19, asteartea
17:00, Gazte festa.
Irailak 22, ostirala
17:30, Mahai tenis txapelketa.
Irailak 30, larunbata
17:30, Sukaldaritza (txokolatezko fondue).
Irailak 26-28
17:00-20:00, Gurasoentzako ate irekiak.