‘Sagarrari koxk!’ Gazte Eguna antolatuko dute

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 16a, 02:00

herrian zehar dauden ha­maika gazte mugimendu des­berdinek, Koor­­­dinadora za­bal eta irekia osatu berri dute, «eragile bakoitzaren autono­mia osoa errespetatu eta elkar elikatzen duena». Horren falta sumatu dute azken urteetan.
Bilera guz­ti­ak irekiak dira, eta kudea­ketaren ardura txan­­­da­katuz joango da. «Edo­nork parte har­­tzeko au­kera dauka, eta be­­raz, gazte mugi­menduko era­­gile eta gazte orori gonbi­dapena luza­tzen diegu, guztion jardunak koor­dinatu eta bide berean borro­ka egin deza­gun».
Koordinadora honen hel­buru nagusia da, gazte proble­matika eragiten duen sistema kapitalista-patriarkala iraul­tzea, beraien esanetan; eta horretarako, «gazte iza­tea­ga­tik jasaten dugun gazte pro­ble­­matikaren ikuspegi oro­korra barnebiltzea, proble­ma­tika hori alor desberdinetan lantzen duten eragileak elkar­tuz», azaldu dute.


Lanaren aurreneko emaitza, Gazte Eguna antolatzea
Hilabete hauetako lanaren ostean, urriaren 14an Gazte Eguna ospatuko dute Herna­nin, Sagarrari koxk! lelopean. Badira urte dezente, azken aldiz gazte eguna antolatu zela herrian, eta uste dute «badela garaia Gazte Mugi­men­duaren espresio ezber­dinak kalean batu eta etsaiari hilda ez gaudela erakusteko; hau da, behingoz sagarrari koxk! egiteko. Festaz gain, eguna aldarrikapenez eta edukiz beteko dugu, eta beraz, gonbidapena luzatzen dizuegu Hernaniar guztiei, parte hartu dezazuen», dei egin dute.
Oraingoz, Hernaniko Gazte Mugimenduaren Koor­dinado­raren parte dira: Kanika aisi­al­di taldea, Her­naniko Langileon Babes Sarea, Sutu, Ernai, Urru­negi, Denak Ala Inor Ez, Kon­trakantxa gaztetxea, Kritikhe­rri, Gazte bizilagunak, Hitza­rrik euskara taldea, eta Ikasle Aber­tza­­leak. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!