Oinkari dantza taldea eta Hika Teatroa elkarlanean ariko dira bihar, ‘Sagartu’rekin

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 16a, 02:00

EUSKAL JAIEK  gaur izango dute jarraipena, ekitaldi ugarirekin. Abeltzain azokak emango dio hasiera egunari, eta baserriko lanbideen erakus­taldia ere egingo dute. Talo dastatzea, Antzinako Jokuak, txakolin dastatzea, Kalez Kale Kantari, erraldoi eta buruhaundiak, he­rri kirolak, haurrentzako tai­le­rrak, erromeria, Musika Ban­daren emanaldia, dantzal­dia Iratzar taldea­rekin... denetarik egongo da.
Bihar ere jarraituko du festak, eta ikuskizun nagu­sienetakoa izango da, Hika Tea­troak eta Oinkari Dantza Taldeak elkar­lanean eskainiko duten Sagartu emanaldia.
Agurtzane Intxaurraga zu­zen­dariaren lana ikusgarria da, eta plazarako sortu den antzezlana dela aipatzen du, «Hernanin ongi ulertu eta txertatuko dena».
Sagarra gai hartuta egin dute obra: «Sagar zerutiarra. Paradisuko garaie­tatik dator­kigu sagarrarekiko lotura. Sagar ustela. Edurne Zuriren amaordeak ere sagarra auke­ratu zuen. Sagar gorria, odo­la­ren kolorekoa. Sagar perfek­tua. Japonian sagastiek distira egiten dute urrutitik. Itsutze­raino. Alumi­no-paperez babes­ten dituz­telako sagarrak banan-banan eguzkiaren­gan­dik. Denak per­fektu. Sagarra kosk, saga­rra jan, sagarrari dantza... histo­rian zehar mila­ka erreferentzi daude sagarra­rekiko, eta gu­rean ere oso garrantzitsua izan da».

EUSKAL JAIAK
GAUR, larunbata

10:00, Abeltzain azoka eta
baserriko lanbideen erakustaldia, Tilosetan.
11:00, Talo dastatzea, Iturriagan.
11:30, Antzinako jokuak, Tilosetan.
12:00, Txakolin dastatzea, Iturriaga kalean.
12:00, Kalez Kale Kantari, Plaza Berritik abiatuta.
12:30, Erraldoi eta buruhaundiak.
12:30, Herri kirolak, Tilosetan.
17:00, Haurrentzako tailerrak,
jolasak eta txokolate jatea, Plaza Berrin.
18:30, Erromeria Jeiki Hadi taldearekin, Atsegindegin.
19:45, Musika Bandaren emanaldia, Udaletxeko arkupeetan.
20:30 eta 23:00, Iratzar taldearen dantzaldia, Tilosetan.
BIHAR, igandea
Sagarra eta Sagardoaren Eguna, Gudarien Plazan
09:00, Diana, Txistulari Bandarekin.
10:00, XXXVIII Pablo Lasa Artisau Azoka, Plaza Berrin.
11:00, Sagardo dastatzea, Plazan.
12:00, Pelota partiduak (eskuz eta palaz), Tilosetan.
12:00, XX. Trikitixa Txapelketa, Gudarien Plazan.
19:30, Sagartu, Oinkari dantza taldea eta Hika Teatroarekin, Tilosetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!