Kultur etxeko ikastaroetan izena emateko epeak irekita jarraitzen du. Pasa den ostiralera arte, Astigarragan erroldatutakoek zuten lehentasuna, eta hemendik aurrera, tokia dagoen ikastaroetan edonork eman ahal izango du izena. Lau ikastaro daude aukeran: dantza latinoak, astelehenetan; ebaki eta josi, ostiraletan; yoga, astearte eta ostegunetan; eta zura tailatzea, asteazkenetan. Ordutegien berri izan eta izena emateko, kultur etxera jo edo deitu: 943 33 50 64.