NANa berritzeko aukera, Leitzan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 16a, 02:00

Hiru zita jarri dituzte urrian, azaroan eta abenduan, Mendialdeko herritarrek, tartean goizuetar eta aranoarrek NANa egin edo berritu dezaten. Urriaren 10ean, azaroaren 10ean eta abenduaren 12an eskainiko dute zerbitzua Leitzan. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatzea ezinbestekoa izanen da 948 012 012 telefonora dei eginez. Azaldu dute txanda bakoitzean gehienez 35 laguneko zerrenda eginen dutela, eta zerrenda bat osatzen denean, hurrengo txandarako hitzorduak emanen dituztela. Pasaportea, ordea, ezin izanen da orduan egin edo berritu. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!