Hamargarren euskal jaiekin agurra, udako azken egunei

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 16a, 02:00

Udarari bukaera emanen diote aste hauetan Goizuetako Iskibi kanpineko kideek, eta horretarako ekintza pare bat an­tolatu dituzte. Aurreko la­runbatean 3garren Is­ki­­bifesta egin zuten, ga­ra­gardo festa eta kon­tzer­tuekin. Eta bihar, ohi­­tura duten bezala, Euskal Ja­iak ospatuko dituzte. 

Hamargarren edizioa, biharkoa
Aurten, hamargarrenez an­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­­tolatu du festa hau Is­ki­­bi kanpinak. Eguerdiko 12:30etan hasiko da kanpina girotzen, herri kirolekin. Bertan, Goizuetako gazteek beraien arteko de­safioa eginen dute. Ondo­ren, 14:00ak aldera izanen da otordu nagusia: talo-ja­tea eginen dute, Goizue­tako talogileen es­kutik. Eta horrekin batera eskainiko dira: sagardoa, ar­doa, kafea eta kopa. Ho­rre­tarako txartelak salgai daude Amaia kafetegian eta kanpinean bertan.
Bukatzeko, arratsaldeko 17:00etan izanen da to­ka txapelketa. Trikitila­rie­k girotuko dute kanpina, egun osoan zehar.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!