Aurten ere ikasturtean zehar kirola egiteko aukera eskainiko du Auzo Udalak, eta horretarako, bi ikastaro plazaratu dituzte: yoga eta aerobika.
Aurrenekoa, astearte eta ostegunetan izango da, 17:00etatik 18:30etara. Eta bigarrena, astelehen eta asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara.
Hilaren 25era arte eman daiteke izena, Auzo Etxean bertan.