Hernaniko Bertso Eskolakoak, martxan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 27a, 02:00

Hasi da Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta Hernani ondo baino hobeto ordezkatuko dute bertako eskolatik pasa diren bertsolariek. Larunbat honetan bertan, Seguran ariko da Unai Gaztelumendi, 17:00etan. Igandean, berriz, Leitzan ariko dira, 17:00etan baita ere, Agin Laburu eta Unai Agirre. Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelu­mendi eta Aitor Mendiluze, berriz, finalaurrekoetan hasiko dira, azaroan. Saio guztietarako sarrerak salgai: www.bertsosarrerak.eus. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!