Hrnanin eta inguruetan bizi diren kanpotarrei informazio praktikoa eskaintzeko asmoz, hitzaldia eskainiko du Ane Iturbek, SOS Arrazakeriakeko abokatu hernaniarrak, bihar. Arratsaldeko 19:00etan hasita izango da, Biterin.
Prozesu berria, hizpide
Estranjeria eta nazionaltasunaren prozesu berria jorratuko du, beren xehetasunekin. Horrez gain, etorkinen eskubide eta betebeharren inguruan informazioa emango du, baita etorkinak bertara etortzean egin beharreko tramiteei buruz: nola erregularizatu, nola ekarri familiako kide bat jatorrizko herrialdetik, berrikuntzak...
Gainera, horren inguruko galderak erantzuteko prest ere azalduko da Iturbe abokatu.