Erniora joango dira bihar Mendiriz Mendiko kideak, goizeko 08:00etan Atsegindegitik abiatuta, gaztetxoekin irteera egiteko. Eta datorren igandean, irailaren 24an, Tres Dedosera joango dira, Burgosera. Goizeko 07:30etan abiatuko dira Atsegindegitik, eta bazkaria eta ura eraman behar dira motxilan. Izenematea zabalik dago ostegunera arte: elkartearen bulegoan (Iturregi plaza), astelehenean edo ostegunean, 20:00etatik 21:00etara. Bazkideek 11 euro, ez direnek 15 euro.