Gipuzkoakoan bi partidu, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 16a, 02:00

Atzo jokatu zituzten aurreneko partiduak, palista hernaniarrek, Gipuz­koako Pala Txapelketan. Eta gaur ariko dira bi bikote, kiroldegiko frontoian, arratsaldeko 15:00etan hasita; biak ere, neska nagusien bigarren mailakoak: Su-Berriren kontra ariko da Hernani 2 aurrena, eta Orioren kontra jokatuko du Hernani 1 taldeak, ondoren.
Bestalde, epea zabalik dago oraindik, irailaren 30era arte, emakumeentzako paleta ikastaroan apuntatzeko: 670 827 254, 653 736 196 edo hernanikopalistak@gmail.com. Kiroldegiko frontoian izango da, astearteetan (09:30-10:30) edo asteazkenetan (19:00-20:00).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!