Bigarren jardunaldian murgilduta daude pelotari hernaniarrak asteburu honetan, eta gaur lau partidu izango dituzte. Laurak Hernanin bertan jokatuko dira: nagusien mailan, Lizeaga eta Labaka Mundarroren kontra, arratsaldeko 16:00etan; jubeniletan, berriz, Urra eta Larrañaga Izurunen kontra, goizeko 11:00etan; eta, kadete mailan, Albeniz eta Lasa Mundarroren kontra, eta Uitzi eta Oiartzabal Aloña Mendiren kontra, arratsaldeko 16:00etan.