Tinko eutsi dio Xabier Salillasek hitzari, eta Juleneren aldeko festaren bigarren egun honetan, zintan korrika segitzen du, hanka-hutsik! Edonor animatu daiteke, ondoan korrika artizera.
Atzo hasi zen festa, eta Salillasen erronka hasieraz gain, musika emanaldiak, kale futbola, zunba saioa eta patata tortilla eta sardina jateak ere izan ziren. Antzolatzaileen esanetan, «jendearen laguntza ezinbestekoa da; denon artean errazagoa eta politagoa izango da festa». Hain zuzen, gero eta jende gehiago, orduan eta errazagoa izango da Juleneri diagnostikatu zioten gaixotasun arraroa izenekoaren inguruko sentsibilizazioa landu eta tratamenduetarako dirua biltzen laguntzea. Dagoeneko eskerrak ematen ere hasiak dira: «Ikatza taberanari, tiketak saltzen laguntzeagatik» batetik, eta herritar guztiei, dagoeneko festan parte hartzen aritzeagatik: «300 lagun izango gara bazkarian! Izugarria izango da!». Beraz, horrela jarraitu ahal izateko beste hamaika ekitaldi izango dira gaur.
«Jendearen laguntza ezinbestekoa da; denon artean errazagoa eta politagoa izango da festa»
Gaurkoa ere, itzela izango da
Bigarren eguneko ekintzak hasteko dianaren ostean, haurrentzako jolasak izango dira Foru Plazan, eta jarraian, Emarri eta Hernaniko Emakume Errugbilariak harri tiran arituko dira.
Eguerdian, berriz, herri bazkariak hartuko du protagonismoa; 300 lagunek erosi dute txartela, eta antolatzaileak oso pozik agertu dira: «herriak lanerako gogoa duela erakutsi du». Egitarauan aldaketa txiki bat egin dute, eta beraz, Aiztondo abesbatzak ere bazkaritan egingo du kantuan, herritarrekin batean.
Behin indarrak hartuta, arratsaldean haurrentzako pailazoen ikuskizuna izango da Herri Eskolako patioan, eta kontzertuak izango dira gero.
Eta ondo hasitakoak, ondo behar du bukatu. Hortaz, DJ Lander eta Juleneren emanaldiak festari amaiera emango diote.
JULENEFEST - GAURKO EGITARAUA
Irailak 16, larunbata
09:30, Diana berezia, Txirriskla txistulari
taldearen eskutik.
11:15, Foru Plazan, haurrentzako jolasak.
12:30, Foru Plazan, harri tira: Emarri eta Hernaniko Emakume Errugbilariak.
14:00, Herri bazkaria. Bazkaldu bitartean Aiztondo abesbatzak lagunduta herri kantak abestuko dira.
16:30, Autumn bakarlaria.
16:30, Pailazoak, Herri Eskolako patioan.
17:30, Errifen zozketa.
18:30, Kontzertuak: Pinotxet (Astigarraga), Lappa (Urnieta), Crowd (Bilbo).
Tartean, Xabier Salillasen erronka amaiera.
20:30, DJ Lander eta Julene.
21:30, Festa amaiera.
Laguntza ekonomikoa: 3035 0214 32 2140023495