Ostegunetik martxan, Gipuzkoako torneoa

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 16a, 02:00

Ostegunean hasi zen Gipuz­koako Txapelketa, eta dagoe­neko hiru bikote hernaniarrek egin dute debuta. Beste zazpi bikotek, berriz, asteburu honetan hasiko dute torneoa.
Gaur jokatuko dute Lizeagak eta Labakak, nagusien lehe­nen­go mailan, Tolosaren kontra; 11:00etan Beotibarren.
Hernanin, berriz, herriko sei bikotek jokatuko dute: gaur 11:00etan, Perurena eta Tejedor kadeteak, Lapkeren kontra; eta segidan, 11:30etan, Apaolaza eta Insausti II, Goierriren kontra, kadeteetan horiek ere. Arra­tsal­dean, berriz, Salaberria eta Zu­gasti jubenilak Epleren kontra ariko dira 16:00etan, eta Pagola eta Arizmendi seniorrak, Lagu­naken kontra 16:30etan.
Bihar jokatuko dute Lazkano eta Berasarte seniorrek,  Her­na­nin 11:00etan, Intxurreren kontra. Eta bihar ariko dira Uitzi eta Oiartzabal kadeteak ere, baina 10:00etan Tolosan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!