Diruz lagunduko ditu Udalak, euskaltegian arituko diren ikasleak

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 16a, 02:00

Euskera ikasi edo hobetu nahi duten herritarrak animatu nahi izan ditu Udalak, AEK euskaltegian izenematera. Ba­bes hori adierazteko, euskal­te­gi­ra bertaratu da Urkiri Sa­la­be­rria euskera zinegotzia, eta Uda­lak emango dituen diru­la­guntzen berri ere eman du.

Matrikularen %100 edo %75 ordaintzeko laguntzak
Dirulaguntzak eskatu edo ha­u­en inguruko informazioa  es­ka­tzeko, kultur etxeko bi­ga­rren pisura jo behar da, edo  bes­tela, AEKn, 607 610 687 telefonoan edo astigarraga@aek.eus hel­bi­­dean galdetu daiteke. Au­rre­ko urteetan bezala, arazo eko­no­miko larriak dituztenek eta agi­ri bidez justifikatzen du­te­nek matrikularen %100 ja­so­tze­ko aukera izango dute; baita 12 urtera arteko haurrak di­tuz­ten gurasoek, langabezian dau­denek eta merkatariek. Gai­nontzeko herritarrek, %75e­ko laguntza jaso ahal izan­go dute.

Eskaintza zabaltzen
AEK euskaltegiak, bestalde, eskaintza zabaldu du aurten, eta ohiko ikastaroez gain, C2 mailako egiaztagiria lortzeko aukera ere emango du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!