Txistularien elkarteak, 90 urte Eibarren

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 16a, 02:00

Euskal Herriko Txistulari Elkarteak 90 urte beteko ditu aurten;1927an Eibarren, Arrateko santutegian egin zen aurreneko batzarrean sortu zen, eta irailaren 30ean egun osoko festa izango da berriro, urteurrena ospatzeko. Euskal Herriko txistulariek diana joko dute Eibarren, eta batzarra egin ondoren, Arratera igoko dira. Han, bi kontzertu eta erromeria izango dira, eta Elkarteak herritar guztiak gonbidatu nahi ditu jai-giroan murgiltzera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!