Mendi martxa eta bazkaria urriaren 1ean

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 16a, 02:00

Xalaparta elkarteak mendi martxa antolatu du urriaren 1ean. 08:00etan irtengo dira Xalapartatik eta Pardoi Txiki-Pozontarriko lepoa (trikuharriak topatuko dituzte) eta Muniskueko estazio megalitikoak ikusiko dira. Bertan, hamaiketakoa egingo da norberak eramandakoa. Ondoren bueltatuko dira lau orduko ibilbidea egin eta gero. Itzulita bazkaria egingo da elkartean 15 euroko menuarekin (Txorixo egosia, marmitakoa, txahal sahietsa eta postrea). Apuntatzeko zerrenda elkartean jarrita egongo da irailaren 24a arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!