Lau partiduko jaialdia izango da gaur ere, 16:00etan hasita Galarretan. Goikoetxea V eta Etxarriren arteko buruz burukoa izango da aurrena, eta ondoren, estelar haundia prestatu dute: Uterga, Buruz Burukoko txapeldunordea, finalean botilero izan zuen Etxeberria IIIrekin ariko da, Ezkurra II eta Ion bikote indartsuaren kontra.