Ligako bigarren partidua jokatuko dute gaur, CD Hernaniko bi talde nagusiek. Etxean ariko dira mutilak, Ohorezko Erregional Mailan. Hondarribia hartuko dute Zubipen, arratsaldeko 16:00etan hasita.
Aurreneko puntuen bila aterako dira txuri-berdeak. Aretxabaletan, defentsan egindako akats baten ondorioz galdu zuten, nahiz eta baloiaren jabe izan. Taldeak zortzi jokalari dauzka min hartuta oraindik, baina garaipenaren bila aterako dira gaur.
Hiru puntuen bila, Leioara
Emakumezkoen Euskal Ligan, berriz, Leioara joango dira hernaniarrak gaur, 18:00etatik aurrera bertako taldearen kontra jokatzeko. Aurreko asteburuan, eguraldi kaxkarrak ez zien utzi beraien jokua egiten, eta gehiago izan ziren tolosarrak. Baina horri buelta eman, eta gaur irabazteko gai direla sinistuta daude txuri-berdeak: «aurrelari bizkorrak, erdilari abilak, atzelari sendoak eta meritu haundiko atezainak dauzkagu. Hortaz, zaila daukagu kale egitea», diote klubetik.