«Maila ezagutzen ari gara, baina ikusi dugu lehiakor izan gaitezkeela»

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 16a, 02:00

Maila berria ezagutzen, «ten­peratura hartzen» ari dira Hernaniko jubenilak, Oho­rez­ko Mailan; Estatuko katego­ria gorenean: «oso desberdina da, oso maila altua dago, eta guz­tiontzat da berria, entre­na­tzaile eta jokalarientzat», dio Jordi Telletxea entrena­tzai­le­ak. Bat dator horrekin Jagoba Erdozia kapitaina: «dena bi segundu lehenago gertatzen da, eta ez dago inor txarra. Taldeek ez daukate hutsune­rik, nondik min egin».
Baina edonola ere, baikor dira biak, zelaian izandako sentsazioekin: «ikusi dugu lehiakor izan gaitezkeela. Ez gara deseroso ibili, baina gure mailatik eta jokatzeko esti­lo­tik urruti gaude oraindik. Mar­jina daukagu hobetzeko».
Aurrerapauso bat emateko asmoz aterako dira Zubipeko zelaira gaur, 18:00etan, Rea­la­ren kontra: «ilusioz eta kon­petitzeko gogoz zelairatuko gara, irabaztera; ez gara inor baino gutxiago. Ikustera etor­tzen denak, ikusi behar du gure nortasuna, dena ematen duela taldeak; harro sentitu behar du», diote.

«Taldea osatu, ilusioa piztu, gure estiloa berreskuratu eta disfrutatzea da helburua»
Maila honetan, talde xumea da Hernani: «erdi profesio­na­la da kategoria hau, talde one­nak daude, jokalari onene­kin; lehenengo mailan jokatzera iritsiko diren horiek, hain justu. Orain arteko bi parti­duak lehiatu ditugu, baina akatsak garesti ordaintzen dira».

«Dena bi segundu lehenago gertatzen da maila honetan. Ez dago inor txarra, eta taldeek ez daukate hutsunerik. Hemen daude lehenengo mailara iritsiko direnak»

Hori horrela, oso garbi daukate bidea zein den, Her­naniko entrenatzaile eta joka­lariek: «errazena litzateke, kirol helburu bezala jartzea mailari eustea, baina hori oso pobrea da. Gure helburua da taldea osatu, ilusioa eta grina piztu, gure estiloa berres­ku­ratu eta, batez ere, disfru­ta­tzea. Eta hori guztia lortzen badugu, agian mailari euste­ko moduan izango gara. Baina hori, helburua baino, ondorio bat izan behar da», diote.
«Azkeneko urteko Hernani izatea lortu behar dugu berri­ro, eta zenbat eta gertuago egon, aukera gehiago izango ditugu emaitza onak lortze­ko». Ezus­tean Liga Nazionaletik igo­tzea lortu zuen Hernani; aurreko urtean Liga Nazionalera iritsi zen Hernani: «guretzako ere sorpresa izan da, egia esan. Klabea da, urtero lortu du­gu­la taldea osatu, estiloa garatu eta ilusioa piztea, jokalarien erdia aldatuta ere».
Hala gertatu da aurten ere: taldeko jokalari asko igo dira seniorretara, eta talde erdia gelditu da. Horien ordez, ohorezko jubeniletatik igo dira lau-bost jokalari, kadetee­ta­tik beste bi, hiru fitxatu dituzte, eta beste hiru Realak utzita iritsi dira; horietako bat her­naniarra, aurretik klubean aritutakoa: «oso jarrera ona­rekin etorri dira denak».

«Ohorezko erregionalean jokatzeko prest ateratzen dira asko, jubeniletatik»
Jubeniletan gertatzen ari den fenomeno horrek, badauka eragina, aurreneko taldean ere: «azken urteotan, jube­ni­letatik ateratzen diren asko, dagoeneko aurreneko urtean prest daude ohorezko erregio­nalen taldean jokatzeko. Eta hori, harrobiaren meritua ere bada. Aurten, aurreko urteko jubeniletatik, bostek egin dute aurredenboraldia ohorezko erregionalekin, eta hiru-lau geldituko dira taldean, den­bo­raldirako ere», dio Telletxeak.

«Maila honetan egoteak ez digu burua galduarazten, badakigu gure oinarria harrobia dela»
Azpiko taldeetan ere, maila badagoela diote: «baina kon­tziente izan behar dute, pau­soa haundia dela, eta gehiago eman behar dela. Maila ho­netan egoteak ez digu burua galduarazten, badakigu gure oinarria harrobia dela. Behin gertatu daiteke kasua­litatez, baina orain tendentzia bat dago: jubenilen bi igoerak, erregionalen bigarren postua... Gauzak ondo egiten ari garen seinale da hori».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!