Adin guztietako lagunentzako Patin Festarekin hasiera gaur, Latsunbeberrin

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 16a, 02:00

MUGIKORTASUN astea gaur hasiko da Hernanin eta aste­burua modu osasuntsuan eta dibertigarrian hasteko plan ezin hobea antolatu da Patin Fes­­tarekin. Aurreneko ekintza da Patin Festa. Egitaraua 10:30­etan hasiko da eta opa­rien zoz­ke­tarekin amaitu­ko da 13:30ak aldera.
Pasa den urtean CD Her­na­niko irrista­keta sai­lak anto­la­tu zuen lehen aldiz eta aur­ten egita­rau zabalagoa pres­ta­tu dute. «erakutsi nahi dugu, pa­ti­natzea ez dela jolasa baka­rrik, kirol osasuntsu bat ere badela», diote, CD Her­na­ni­ko irris­ta­keta saileko ardura­du­nek.
Patinetan ibilaldia egiteko aukera izango dute, trebatuta daudenek; eta hain trebeak ez direnek eta hasiberriek, jola­sak izango dituzte Latsun­be­berriko pistan. Gero, moda­litate ezberdine­ta­ko patin era­kustaldiak izango dira bertan, bertako patina­tzaileekin.
Goiz guztian zehar Latsun­beberriko pistan ekitaldi des­berdinak egingo dira. Ume eta hasi­be­rri­entzako ibilbide erra­za egin­go da, patin aben­tura, helduen­tzako ibilbideak zailta­sun handiagoa du. 
Txi­kien ibil­bidea ondo­ren­goa da: Latsun­beberriko pista, Atarra­biyo, Sorgintxulo, Ata­rra­biyo eta Latsun­beberri. 
Helduenen itzulia hau izango da: Latsunbeberri, La­tsunbe, Perkaiztegi, Atletis­mo pista, Sagastial­deberri, Etxe­­be­rri, Sagastialdeberri, Mon­te­bi­deo, Karmelo Labaka, Latsunbe eta Latsunbeberriko pistan bu­katu.   Hamaike­takoa par­­­tai­­­­­­­­de­­en­tzat, freestyle era­kus­­taldia eta oparien zozketa ere egongo da. Euria egiten badu, kirol­degian. 

Ipar Martxa berrikuntza nagusiena, bihar
Aurtengo berrikuntza nagusia Ipar Martxarena izango da. Oinarrizko ikastaro bat eman­go da, atletismo pistatik abia­tuta eta Ave Maria parkera joanez. Gero buelta­tuko dira. 
Goizeko 10:00etan hasi eta eguerdian amaituko da. Euria egiten badu ekintza hau ere kiroldegira pasako litzateke. Makilak utziko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!