Xabier Salaberria, hernaniar pelotari jubenilak, Donostiako Trinitate Plazan jokatzen den, Euskal Jaiak Torneoko txapela irabazi du. Ballerena pelotari nafarrarekin batera aritu da, eta biek batera jokatu zuten azken aldian bezala, txapeldun irten dira. Aurreko garaipena txapelketa batean Ortuellan lortu zuten.
Salaberria-Ballerenak 18-12 irabazi zuten finalerdia De la Torre-Atxa bikote donostiarraren kontra eta finalean, bategatik, 18-17, gailendu ziren Usubilgo Albeniz-Iruretagoienaren aurka. Usurbildarrak Gipuzkoan dagoen bikoterik hoberenetarikoa osatzen dute. Hernaniar pelotarien lehen txapela da hasi berria den denboraldian.
Gipuzkoako Txapelketa hasiko da asteburuan
Gipuzkoako Txapelketa atzo hasi zuten Garikoitz Arizmendi-Ekaitz Insausti jubenilek eta gaur beste bi partidu jokatuko dira eta beste zazpi izango dituzte pelotari hernaniarrek asteburuan zehar. Asteburu honetakoa da aurtengo denboraldiko lehen jardunaldia.