Aurten Oñatin ospatuko da Kilometroak, irailaren 24an; eta bertara joateko, Doberak eta Ttakunek elkarlanean, autobusa antolatu dute. Irteera Atsegindegitik egingo da, goizeko 09:00etan; eta buelta, arratsaldeko 19:00etan Oñatitik. Izena eman daiteke, irailaren 21era bitarte: Doberaren bulegoan (Larramendi 11), 943 33 27 99 telefonoan edo dobera@dobera.eus helbidera idatziz. Prezioa 10 eurokoa da bazkideentzat, 12 eurokoa gainerakoentzat.