Euskal giroa ez da faltako Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 15a, 02:00

Hernaniko Euskal Jaiak gaur hasiko dira, eta hiru egunetan luzatuko dira herriko txoko desberdinetan. Festa giroa jar­tzen lehenak, Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira, gaur, umeen gozamenerako. ‘Hernani’ Musika Eskola Pu­bli­koko akordeoi taldeak anto­latzen du, eta arratsaldeko 18:00etan hasiko dira. 

Baina festak ez du etenik, eta bihar eta etzi, hamazazpi ekintza desberdin antolatu dira, beti ere baserria eta eus­kal munduarekin lotuta. Bat ezin da bestearen gainetik goraipatu; baina azken egu­ne­an, Euskal Jaiak itxiko ditu Sagartu antzezlanak, Oinkari dantza taldea eta Hika Teatro taldearekin. Eguraldi txarra eginez gero, ekintzak Atse­gin­degin izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!