Datozen bi asteburuetan, irteera bana antolatu du Mendiriz Mendik. Gaztetxoekin Erniora egingo dute irteera igandean, 08:00etan Atsegindegitik abiatuta, eta bihar arte eman daiteke izena: elkartearen bulegoan (Iturregi plaza), gaur edo bihar arratsaldean, 20:00etatik 21:00etara.