16 mila ikustaldi Facebooken

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 13a, 02:00

Herritar asko elkartu ziren asteburuan Milagrosan, Gure Esku Dagoren deiari erantzunez, Kataluniako erreferenduma babesteko eta bertan Luis Lach-en L'estaca abestu zen eta Facebookera igo eta gero sekulako bisita pila izaten ari da... Atzo, 16 mila ikustalditik gora zituen. Gaur gainera, 19:00etan, Biterin, erreferenduma dela-eta, urriko elkartasun astearen antolaketa saioa edukiko dute Gure Esku Dagoko kideek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!