Udal Euskaltegian eta AEKn aukera asko, euskera ikasteko

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 14a, 02:00

HERNANIKO Udal Euskalte­gi­an, 2017-18 ikasturtean,  HA­BE­­ren A1, A2 eta B1eko titulua euskaltegian bertan lortzeko aukera izango da.  Bestetik, Hernanialdeko AEKn C2 maila eskainiko da lehenengo aldiz. Bertara gerturatzen denak C2 mailan izena emateko aukera izango du, eta egiaztagiria lor­tzekoa ere bai.  
Norbaitek in­for­mazio ge­hi­ago nahi ba­du, Hernani­al­de­ko euskaltegietatik pasa daiteke, edo telefonoz nahiz e-postaz kontaktuan jarri: hernani­@aek.eus, 607 592 864. Euskaltegiko ordutegia: astelehen, astearte eta ostiraletan 9:00-13:00, eta astearte eta ostegunetan 17:00-19:00. 
Astiga­rragako AEKn, berriz, aste­le­­hen eta asteazkenetan 09:00-13:00 eta as­tearte eta ostegunetan 17:00-19:00 (607 610 687, asti­ga­rraga­@aek.eus). 
Eta Urnietako AEKn, astele­hen eta asteazkenetan 09:00-13:00, eta astearte eta ostegunetan 17:00-19:00 (607 592 864-607 610 687, urnieta@aek.eus). 

Denontzako aukerak, Udal Euskaltegian
Udal Euskaltegiak ere, matrikula oraindik irekita dau­ka. Denontzako moduko aukerak dituzte: astean 2 eguneko modulua,  4 egunekoa (euskera azkarrago ikasi nahi duenarentzat) eta autoikaskun­tza ere bai (on-line, astean behin euskaltegira joanda). 
Ordutegia ere zabala da: goizean, arratsaldean eta ilunabarrean, ikaslearentzat egokiena den orduan. Titulua lortzeko, euskera txukundu eta aberasteko, edo eutsi eta hobetzeko: ikaslearen neurri-neurrikoa.  
Ez hori bakarrik, aukera izango du ikasleak, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko ere: asteburuko barnetegiak, tailerrak, hitzaldiak...  Eta izena eman ez duenak ere bai. 2017-18 ikasturtean ere, aurreko urteetan bezalaxe, Hernaniko Udal Euskaltegiak Kafe Tertulia jarriko du martxan urrian, euskera praktikatuz une atsegin bat pasa nahi duen edozein herritarrentzat, euskaltegiko irakasle batek dinamizatuta; doan izango da, kon­tsumizio baten truke.

Dirulaguntzak eta ­langabetuentzat doan
Dirulaguntza haundiak ere badaude; %90ekoarekin, 2 eguneko ikastaroa 23 euro eta lau egunekoa 46 euro; eta langabezian bazaude eta Lanbiden apuntatuta, ikasturtea doan, dirurik aurreratu gabe. Karo­bie­ta 63n dago Udal Euskal­te­gia, anbulatorio zaharrean: 9:30-13:30 eta 16:30-19:30 (943 33 18 96, euskaltegi­@­her­nani.eus).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!