Emaitzak ez omen du adierazten partiduan ikusitakoa; norgehiagoka berdindua izan omen zelako, ondo konpetitua, erritmoa hartzen jarraitzeko egokia. Hala ere, azkeneko lagunartekoaren garaipena Beasainek eraman zuen etxera, 0-3ko emaitzarekin.
Liga hasiera, larunbatean
Liga hasierarekin batera, orain arteko lehiakortasuna erakusten jarraitzeko asmoa dute etxekoek. Eta Hernanin izango da hori. Mundarroko mutilek larunbat honetan Hernaniren aurka jokatuko dute, arra-tsaldeko 16:00retan hasita.