IRITSI da Sagastialdeko sektorean erregimen orokorreko babes ofizialeko 13 etxebizitza eta horien garaje eta trastelekuen jabetzarako zozketaren eguna.
Gaur, 12:00etan, Udaleko Areto Nagusian egingo da. Behin eskaera egin eta baldintzak bete eta gero zerrenda egin da. 270 eskatzaile inguru onartu dira.
13 etxebizitza, garaje eta trastelekuen prezioak 146.569 euro eta 161.031 euro artean daude. Lau zozketa egingo dira aldi berean egun berean, eta zerrenda bakoitzetik zenbaki bat atera ondoren, horren arabera ordenatuko dira zerrenda bakoitzeko eskatzaile guztiak.