«Festa hau txupinazo moduko bat izan daiteke, aurrerago etor daitezkeenetarako»

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 13a, 02:00

Iritsi da, azkenean, Jule­neFest ospatzeko astea. Ostiral arra­tsaldean hasi, eta la­run­bat iluntzera arte, makina bat ekintza izango dira, Asti­ga­rraga eta inguruko herritarrek antolatuta; guztia, Julene la­guntzeko.
Hala ere, azken xehe­ta­su­nak lotu eta informazio pixka bat zabaltzeko bilera irekia deitu dute gaur antolatzaileek, 20:30e­tan kultur etxean. Era be­rean, kamixetak eta pul­tse­rak saltzen ariko dira gaur, 16:30etan, Herri Eskolako pa­tioan.

«Askok ez zekiten nola lagundu»
Amaiur Altamira Olaziregi eta Leire Zubiarrain San Miguel, uni­­bertsitateko lan baten buel­­tan jarri ziren harrema­ne­tan Julene Beldarrain Muri­llo astigartar gaztearekin eta haren ama, Manolirekin. «Ju­le­neri hau gertatu zitzaione­an, herria txikia denez, denak enteratu ginen. Baina Julene ikusita, askok ez zekiten zer zeukan, eta nola lagundu».
Eta horrelaxe sortu zen JuleneFest antolatzeko ideia. «Manoli konturatu izan da as­kok ez zekitela nola eduki ha­rre­manak Julenerekin, eta ho­nek, horretarako balio du. 17 ur­teko beste edozein gazte be­za­la­koa da. Ez dauka arazo kogni­tiborik. Komunikatzeko eta mugimendu arazoak dauzka».

Bi talde eta beste hainbat laguntzaile 
Ideia garatzeko, ordea, lagun­tzaileak behar izaten dira, eta Astigarragan ez dira falta. «Manolik bazekien jendeak gogoa zeukala zerbait egiteko, askotan esan baitiote zerbait egin behar zela. Baina ez zuen inork martxan jartzen». 
Hasi diren arte. «Au­rre­neko bilera egitean konturatu ginen jendeak gogoa zeukala. Ideia pila bat sortu ziren, eta denak, oso onak. Denak ez zi­ren aproposak festa hone­tarako, baina hau txupinazo moduko bat izan daiteke, aurrerago etor daitezkeene­ta­ra­ko. Hobea da orain gutxi­xe­ago egin eta jendea gogoz geratzea, gerorago beste gauza batzuk antolatzeko».

«Etengabe eskerrak ematen»
Laguntzeko prest azaldu di­re­nen artean daude, adibidez, os­ti­raleko sardina jatea antolatu duen guraso taldea, patata tor­tillak egingo dituzten he­rri­ta­rrak, sagardoa jarriko duten sa­gar­dogileak, kontzer­tu­ak eman­go dituzten mu­si­ka­riak... Baita ere, larun­ba­te­ko bazkaria an­to­latzen ari den koadrila. «Ha­sie­ran pro­duk­tuak erostea pen­tsa­tu genuen, baina diru gu­txiago bil­duko ge­nu­en horrela. Tal­de ho­ni esker, debalde jarriko di­tuz­te Euska La­bel eta Alberrok».
Horrez gain, Juleneren koa­drilakoek haurrentzako fut­bola antolatu dute, eta musika es­kolako lagunek kon­tzertuak.
«Egun hauetan Julene eta familia seguru urduri daudela. Baina bereziki, eskertuta. Eten­gabe eskerrak ematen dituzte». Izan ere, bildutako dirua, egu­nero behar izaten dituen tra­ta­men­duak ordaintzen lagun­tze­ko izango da. Horregatik, mun­du guztia dago festara gon­bi­datuta. «Uste dugu ez dela inor geratuko festara hurbildu gabe, tartetxo batean bada ere. Julene bera ere hemen ibiliko da, DJari laguntzen, musika asko gustatzen zaio eta!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!