Abuztuko atsedenaldiaren ondoren, ikasturteko ohiko martxari helduko diote udaletxean. Horrela, Plenoa biltzeko deia egin dute, gaurko. Hala ere, gaurko deialdia,
ezohikoa izango da.
Eguerdiko 13:30etan jarri dute zita udaletxeko areto nagusian, eta bost puntu landuko dituzte.
Hainbat alegaziori erantzunak
Aurreneko puntuan uztaileko Plenoko akta onartzea bozkatuko da. Ondoren, Altxortegiko gerakinaren inguruan martxoko Plenoan hartutako erabakia landuko da. Eta segidan, hiru punturi buruzko alegazioak erantzun eta puntuak onartzea bozkatuko da: kreditu aldaketa bati buruzkoa, Zarkumendegiko Zabalpena eremuari buruzkoa eta Ergobia Ibilbidea hirigintza-hitzarmenari buruzkoa.