Informazioa eta pazientzia, Galtzaurreko bazkideei

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 13a, 02:00

Bilerara deitu zituzten, gaia garrantzitsua baitzen. Hilaren 1ean, ostiralean, Galtzaur Jubilatuen Etxeko zuzen-daritzak bilarara deitu zituen elkarteko baz­kideak. Obren nondik norakoez hitz egin zuten, noski, eta mugimedu guztien gaineko informazioa emateaz gain, «pazientzia» izateko eskatu zien zuzen-daritzak elkarteko bazkideei.
Izan ere, beraien eskuetan dagoen guztia egiten ari diren arren, egoera ez da batere erraza bazkideentzat. Horie­tariko asko beste leku b­a­tzuetara joaten hasiak dira, baina ez omen dira horren gustura eta eroso sentitzen. Aipatu behar da, behin behinekoa izan zitekeen beste lokal baterako eskaria egina daukala elkarteko zuzenda­ritzak, baina erabilgarri le­gokeen besterik ez dela eran­tzun ziola Udalak.

Orain artekoa baino txikiagoa
Aurrera doaz, beraz, pix­ka­na­ka-pixkanaka Galtzaurreko obrak, eta zuzendaritzak hala esanda, txikiagoa izango omen da jubilatuen etxe be­rria. Aldaketa guztien arr­a­zoia, noski, legeek halaxe eskatzen dutelako da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!