EUSKAL JAIEK bilatu dute Hernanin bere arrakastarako giltza eta aurreko urteko egitarau zabala errepikatuko da berrikuntza batzuekin. Urtetik urtera eta batez ere azken boladan programa polita eta erakargarria prestatu dute hernaniar guztientzat, eta denak animatu nahi dituzte antolakuntzatik, Euskal Jaietan parte hartu eta ondo pasatzera, luzatu du gonbitea Koro Etxeberriak, Hernaniko Udaleko kultur zinegotziak.
Ostiralean, larunbatean eta igandean ospatuko dituzte Euskal Jaiak herrian, eta mota guztietako ekintzak antolatu dituzte, Udalak eta herriko hainbat elkarte, talde eta eragilek elkarlanean: Kriskitiña dantza taldea, Santa Barbara elkartea, Hernaniko talogileak, San Joan Konpartsa elkartea, Kaxko auzo elkartea, Musika Banda, Txistulari Banda, Hernaniko Sagardogileak eta Pilota kirol elkartea.
Euskal Jaiak, garai bateko bizimodua goraipatzeko
Atzo aurkeztu zituzten aurtengo Euskal Jaiak: «identitatea isladatzeko moduak aldatu egin dira, eta gaur egun, beste jaietan ere bermatzen da euskal identitatea, inauterietan eta abar. Baina festa hau berezia da. Garai bateko bizimodua ekartzea da; bizimodu hori ezagutarazi eta goraipatzea. Horretarako antolatzen ditugu Euskal Jaiak», azaldu zuen Etxeberriak.
Ostiralean; Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Euskal Jaietan ere izango dute bere tartea, musikak eta kantuak. Ostiralean eskainiko da lehen aldiz Euskal Jaietan txertatuta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna. Musika Bandak ere eskainiko du emanaldia larunbatean..
Abeltzain azokak emango die hasiera Euskal Jaiek, eta baserriko lanbideen erakustaldia ere egingo dute.
Nobedade bat ere izango da aurten; igandean, jaiak amaitzeko Sagarrtu, Oinkari dantza taldea eta Hika Teatroa Tilosetan egongo dira. Eta aurreko ildoari jarraituz, larunbatean, kontzerua eskainiko du Iratzar taldearekin.
Bestalde, antolatzaileek gomendatu diete herritar guztiei, euskal jantziak janztea.
EUSKAL JAIAK
Irailak 15, ostirala
18:00, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia.
Irailak 16, larunbata
10:00, Abeltzain azoka eta
baserriko lanbideen erakustaldia, Tilosetan.
11:00, Talo dastatzea, Iturriagan.
11:30, Antzinako jokuak, Tilosetan.
12:00, Txakolin dastatzea, Iturriaga kalean.
12:00, Kalez Kale Kantari, Plaza Berritik abiatuta.
12:30, Erraldoi eta buruhaundiak.
12:30, Herri kirolak, Tilosetako frontoian.
17:00, Haurrentzako tailerrak, jolasak eta txokolate jatea, Plaza Berrin.
18:30, Erromeria Jeiki Hadi taldearekin, Atsegindegin.
19:45, Musika Bandaren emanaldia, Udaletxeko arkupeetan.
20:30 eta 23:00, Iratzar taldearen dantzaldia, Tilosetan.
Irailak 17, igandea
Sagarra eta Sagardoaren Eguna, Gudarien Plazan
09:00, Diana, Txistulari Bandarekin.
10:00, XXXVIII Pablo Lasa Artisau Azoka Plaza Berrin
11:00, Sagardo dastatzea, Plazan.
12:00, Pelota partiduak (eskuz eta palaz), Tilosetan.
12:00, XX. Trikitixa Txapelketa, Gudarien Plazan.
19:30, Sagartu, Oinkari dantza taldea eta Hika Teatroa Tilosetan.