Gotzon Aranbururen gurasoek susto latza izan dute asteburuan. Gotzon bisitatzera joan ziren, Alikanteko espetxera, baina ostiral gauean, hotelean zeudela, aitak bihotzekoa izan zuen eta larunbateko bisita bertan behera geratu zen. Zorionez, sustoa bakarrik izan zen eta larunbata arratsalderako bueltan zeuden. Hori bai, semea ikusi gabe 1.500 kilometro egin eta gero.