Laburbira 2018rako filmak bidali daitezke abenduaren 15era arte

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 12a, 02:00

LABURBIRARAKO lanen aukeraketarako lanak abenduaren 15era arte bidali daitezke. 2018­ko urtarrilean aukeratuko dira euskarazko film laburren zir­kuituan eskainiko diren lanak. Hirugarren urtez, Labur­bi­ra­rako  deialdi zabala egitea erabaki da, filmak euskaraz egiten dituzten guztiek izan dezaten aukera zirkuiturako euren lanak aurkezteko. Are gehiago, urte osoan zehar ari dira jasotzen sortzaileek bidalitako lanak.

Sortzaileen lanak ezagutarazi
Izan ere, zirkuituaren helburu nagusia horixe da: sor­tzaileen lanak ezagutaraztea, euskaraz ekoizten jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei geurean sortutako zineaz go­za­raztea. Topaguneak, euskarazko ikus-entzunezkoen sor­tzai­leei bultzada emateko, beste hiru egitasmo ere antolatzen ditu: Benito Ansola Saria, Duran­goko Azokako Irudienea gunea eta Kameratoia.
Hurrengo Laburbira 2018ko martxoa eta apirila bitartean izango da. Pasa den edizioan, besteak beste,  New Yorken, Londonen eta Parisen ikusi zituzten Laburbirako filmak.
 Filmak aurkezteko baldintzak ondorengo estekan ikusi daitezke: www.kame­ratoia.­eus/labur­-bat-bidali-nahi/

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!