Lizeaga 3.0 proiekturako Auzo Plazaren lanen berri, gaur

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 12a, 02:00

Gibelalde auzo elkarteak, auzotarrek eta Udalak elkarlanean, eta RB3 Hiri Berrikuntza Integratua enpresaren lagun­tzaz diseinatu dute ‘Lizeaga 3.0’ proiektua. Eta bilera baterako deia egin die RB3 taldeak, Lizeaga 3.0 prozesuko dinamizatzaileak, Lizeagako auzotarrei. Gaur izango da, arratsaldeko 19:30etan Gibelalde Auzo Elkartearen egoitzan. Bertan emango dute Auzo Plazako lanen berri. Informazio bilera izango dalanen hasieraren inguruan.
Proiektu zehatza da, hain zu­zen, Auzo Plaza, Lizeagako pla­za nagusia, sortzearena; hori izango baita eraldaketaren ha­zia, Lizeaga 3.0rantz salto egi­te­­ko erabakigarria izango de­na.
Auzo Plaza egi bihurtzeko, Uda­laren eta auzotarren arteko elkarlana ezinbestekotzat jo­tzen da proiektuan.
RB3ren txostenaren, hain­bat lan Udalak bakarrik egin be­harko ditu: plazako parte­rreak, sanea­­mendua, zoladu­rak eta zin­tarriak, kasu. Auzo­lanean ere, badaude eginbe­harrak: murala eta kolore irlak egitea.
Bien arteko lana izango da, ordea, garrantzitsuena, pro­zesu osoan zehar egin dutena, eta etorkizunean egin beha­rrekoa, alegia. Gaur auzotarrek proiektua nola doan jakiteko bilera edukiko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!