Ereñozuko Auzo Udalak sustatutako Bizimodua auzolanean proiektuaren baitan, 2016ko irailean aurkeztu zen bideoa, Iñaki Sanz-Azkuek egin eta Jon Mari Beasainek editatua. Iratzeak etxeko ekonomian estimazio handia zuen garaian, herri lurretako garo sailak mozteko egiten zen ‘Harrapazka Eguna’ azaltzen du, egun hori ezagutu zuten azken testiguen elkarrizketak ere jasoz.
Ikusi bideoa hemen.