SOS Errefuxiatuaken furgoneta erre dute

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 11a, 02:00

Erre egin zuten SOS Errefu­xiatuaken furgoneta Atenasen, ostiraletik larunbaterako ga­u­ean, taldeak salatu duenez: «SOS Errefuxiatuaken kontrako erasoa izan dela uste dugu, ideologia baten atzean ezkutatzen den norbaiten aldetik. Gau horretan, gauero bezala, istiluak izan ziren, baina ez kale horretan. Horregatik uste dugu, gure furgoneta propio erasotu nahi zutela», adierazi dute taldetik.
Furgoneta hori da, batez ere hernaniarren aportazioari esker erosi ahal izan zutena, eta haurrentzako esnez beteta eraman zutena bertara, errefuxiatuei laguntzeko. Nabar­mendu dute, «orain inoiz baino gehiago», errefuxiatuek herritarren babesa eta lagun­tza behar dutela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!