Ohorezko Erregionalek ere galdu, estreinakoa

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 11a, 02:00

Euskal Ligan bezala, ez dira nahi bezala hasi gauzak Oho­rezko Erregional Mailan, CD Hernanirentzat. Galdu egin zuen, Aretxabaletaren zela­ian (1-0); aurreneko zatiaren bu­ka­eran egin zuen gola etxeko taldeak. Gero, bigarren zatiaren hasieran, bat gutxiagorekin geratu zen Aretxabaleta, baina ezin izan zuten berdindu hernaniarrek.
Erregional Preferenteen taldeak, berriz, Zaramaga torneoa jokatu du Gasteizen, eta hirugarren bukatu du, atzo Condado de Treviñori 8-0 irabazi ondoren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!