Eguraldi petralari, giro ederra!

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 11a, 02:00

Bost eguneko festari bukaera eman zioten atzo, Zikuñaga auzoan. Eguraldia ez dute la­gun izan, festen bi egun nagusietan, larunbatean bereziki. Eguraldi petrala gerturatu zi­tzaien festara, baina horrek ez zizkien animoak eta ondo pa­satzeko gogoa apaldu, eta giro ederrean igaro dituzte jaiak.
Atzokoan, jolas eta jokuen bueltan, herri kirolak ikusten edota dantzaldian elkartu ziren, eta mahaiaren bueltan ere bai! Goizetik auzoan usain goxoa jarri zuen paellaz, gozatu zuten denek eguerdian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!