Izenematea zabalik datorren asteko ikastarorako, Urnietan

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 11a, 02:00

Datorren astean egingo dute, Urnietako Lekaio kultur etxean, Elkarbizi programako hurrengo saioa; 2017ko programako bosgarrena izango da.
Arratsaldeko 19:00etan jarri dute hitzordua, eta jorratuko duten gaia, honakoa: Euskal gizartea indarkeriaren aurrean, ikerketa psikosoziologikoa. Horri buruz hitz egiteko, bertan egongo dira Magdalena Bobowik eta Maitane Arnoso, EHUko Gizarte Psikologia Sai­leko ikerlariak.

Izenematea zabalik, emailez
Saioan parte hartzeko, plazak mugatuak dira, Ganbo Iturri elkarteak gogorarazi duenez. Horregatik, aurrez eman be­harko da izena. Gaur zortzi arte, irailaren 18ra arte hain justu, izango da apuntatzeko aukera; beti bezala emailez, ganboiturri@gmail.com helbide elekronikora idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!