Itsaso zakarrari, erantzun ausarta

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 11a, 02:00

Estropada haundia egin zuen atzo Hernaniko Maialen trai­ne­ruak, eszenatoki ezagu­ne­ne­­an eta itsaso zakarre­na­re­kin. Olatuen gainean eta azpian ibili ziren traineruak atzo, eta bikain gobernatu zituzten her­naniarrek, itsasoaren erasoak.
Balizekin arazoak tarteko, erlojupekoan lehiatu zen ema­kumezkoen estropada, Kon­txa­­ko Banderaren bigarren igan­dean, eta bosgarren izan zen Maialen: Deusto eta Donostia­rra kontrario zuzenei baka­rrik ez, Oriori ere hartu zion au­rrea atzokoan, Amaia Zuaz­na­bar hernaniarra tartean zela; eta aurreneko biak, bande­ra­ren sailkapen nagusian ere gain­ditu zituen, guztira sei­ga­rren geratzeko.
Traineru guztiek, gorriak ikusi zituzten ziaboga egiteko garaian, baina oso trebe aritu ziren hernaniarrak maniobran, estropada guztian bezalaxe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!