Estreinakoan ezin, Tolosaren kontra

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 10a, 02:00

Eguraldi petralari eta putzuz betetako zelaiari bai, baina kontrarioari ezin izan zion aurre egin Hernanik atzo, Euskal Ligako aurreneko partiduan. Galdu egin zuen talde txuri-berdeak, Zubipen, Tolo­sa­ren kontra (1-3).
Jubenilen Ohorezko Mai­lan, berriz, aurreneko puntua lortu zuten, Pamplonaren kontra berdinduta (2-2), Iruñan.

Ohorezko Erregionalak, gaur
Ohorezko Erregional mailako taldeak, gaur hasiko du liga. Aretxabaletaren kontra ariko dira, Ibarra zelaian (16:30).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!