Joku eta jolas artean, paella goxoa!

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 10a, 02:00

Egun berezia izan zen atzokoa Zikuñagan, danborradarekin eta Esther Lopezi egin zioten omenaldiarekin, besteak beste. Eta luzatu ere, luzatu zen festa, Urumea txarangaren irteerari, segida eman baitzion Los Rubi taldearen dantzaldiak, gauer­dia iritsi zenean.
Baina hala ere, ez dute mo­teletik hasiko gaurko eguna! Zikuñagako Amaren omenez meza egin ondoren, gelditu gabe ibiliko dira haurrak, ma­rrazkiak egiten edo jolasean.

Herri kirolak, arratsaldean
Paellada herrikoiak jarriko du giroa eguerdian, eta joku eta jolasekin jarraituko dute hau­rrek... Baina baita helduek ere: toka, botea eta igela, aukeran!
Herri kirol erakustaldia eta DJ Nemuxekin dantzaldia ere izango dira arratsaldean, zezen suzkoek eta trakak, jaiei bu­ka­era eman aurretik.

ZIKUÑAGAKO JAIAK 2017
GAUR, igandea
10:00, Zikuñagako Amaren omenezko meza.
11:30-13:00, Marrazki lehiaketa.
12:00-14:00, Jumping eta puzgarriak.
14:00, Paellada herrikoia. Txartelak aurrez erosi behar ziren.
16:00, Apar festa.
Ondoren, Marrazki lehiaketaren sari banaketa.
16:30, Helduen toka, bote eta igel txapelketak. Izenematea, 15:30etatik 16:30etara.
17:00-19:00, Jumping eta puzgarriak.
18:30, Herri kirolak: Joseba eta Udane Ostolaza harrijasotzaileak, eta Joxe Mari, Eneko eta Aratz Esnaola aizkolariak.
Ondoren, DJ Nemuxekin dantzaldia.
21:30, Zezen suzkoak, traka eta jaien amaiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!