Bi irteeratan, izenematea zabalik

Kronika - Erredakzioa 2017ko ira. 11a, 02:00

Datozen bi asteburuetan, irteera bana antolatu du Mendiriz Mendik. Gaztetxoekin Erniora egingo dute irteera igandean, 08:00etan Atsegindegitik abiatuta, eta ostiralera arte eman daiteke izena: elkartearen bulegoan (Iturregi plaza), astelehen, ostegun edo ostiralean, 20:00etatik 21:00etara. Irai­la­ren 24an, berriz, Tres Dedos mendira joango dira, eta hilaren 21era arte dago epea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!